×

Pandemiari lehen lerrotik aurre eginez: gizarte-hezkuntzako profesionalek bizitako errealitateari hurbilpena

Fighting the pandemic from the field: A closer look at the reality experienced by social educators

Autoría:

Maria Dosil, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea, Miriam Modrego, Gizarte Hezkuntzako ikaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Amaia Eiguren, Naiara Ozamiz, Maitane Picaza, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleak

Resumen

Laburpena

Gaur egun, COVID-19ak mundu mailan sortutako krisialdia dela eta, profesional asko dira lan baldintza gogorrekin lan egiten ari direnak, eta Euskal Herria ez da egoera honetatik kanpo geratu. 2020ko martxoak 14an alarma-egoera ezarri zuen gobernu buruak estatu mailan, denok gure etxean konfinatuak egotera behartu gintuena. Itxialdi horrek, gizarte hezitzaileen lanbidean eragin zuzena izan du. Izan ere, profesional hauek zaurgarritasun egoera larrienean dauden kolektiboekin lan egiten dute, eta beraz, inoiz baino gehiago laneko lehenengo lerroan egon behar dute, horrek arrisku handia dakarren arren. Errekurtso erresidentzialetan dauden kolektiboen egoerak ez dira errazak, bizikidetzak eta giltzapenak estresa eragiten dutelako, eta honek,  zuzenean eragiten die halabeharrez bertan lan egiten duten hezitzaileei. Hala ere, badirudi gizarte mailan ez dela aitortu guzti honek eskatzen duen gain esfortzua,. Horregatik, ikerketa honen helburua Euskal Herriko eremu ezberdinetako errekurtso erresidentzialetan lan egiten duten adin anitzeko gizarte hezitzaileen estresa neurtzea da. Ikerketa Google Forms esteka (anonimoa) baten bidez partekatu egin da gizarte hezkuntzako sare sozialetan. Beraz ez da ausazkoa izan, aukeratutako talde bat izan delako (n=83). Ikerketa honetan konbinazio estrategia erabili da. Alde batetik, estresarekin bideratutako galderak balioztatutako  eskala batekin analizatu egin direlako eta beste aldetik, lekukotasunak jaso dira haien analisi kualitatiboa egiteko. Aurkitu diren emaitza kuantitatiboek esaten dutena da, azken hilabetetan %71.6k (n= 48) ez direla bere bizitzako konturik garrantzitsuenak kontrolatzeko gai sentitu eta %16.4ek (n=11) ez dutela konfiantzarik izan laneko arazoak konpontzeko Gainera, %40.3k (n= 27) esaten dute zailtasunak konpondu ezinik itota sentitu direla. Bestalde, emaitza kualitatiboak bi kategoriatan banandu egin ditugu, positiboak eta negatiboak. Hitz positiboei dagokienez gehien errepikatzen den hitza “askatasuna” izan da. “Askatasuna” hitza desira bezala aurkezten dute %14.5ek (n=12) konfinamenduaren amaiera heltzean zer pentsatuko luketen azaltzean. Hitz negatiboei dagokienez, “estresa, prekarietatea, antsietatea, arazoak” bezalako hitzak agertu dira %20.5ean (n= 17) lanarekiko kezka eta estresa adierazten dituztenak. Hau ikusita ondorioztatu dezakegu sektore honek eta honen barnean dauden kolektiboen zailtasunak bai gobernu bai gizarte mailan kontuan hartzea ezinbestekoa dela, pertsona guzti hauei ahotsa emanez. Funtsezkoa daukagu beraz, inklusio egokia bermatzeko etorkizuneko ikerketetan, bai kolektiboen bai langileen erantzunak biltzea.

Resumen

Hoy en día, debido a la crisis generada por el COVID 19 a nivel, son muchos los y las profesionales que están trabajando con duras condiciones laborales, y el País Vasco no ha quedado al margen de esta situación. El 14 de marzo de 2020 el jefe del gobierno decretó el estado de alarma uno a nivel estatal, que nos obligó a toda la ciudadanía aconfinarnos en nuestras casas. Esta situación ha afectado directamente a la profesión de educador/a social. De hecho, estas y estos profesionales trabajan con los colectivos más vulnerables, por lo que deben estar más que nunca en primera línea de trabajo, aunque ello suponga un riesgo importante. La situación de los colectivos en recursos residenciales no puede ser fácil por el estrés que produce la convivencia y el encerramiento, y esto afecta directamente a las y a los educadores que trabajan en ella necesariamente. Sin embargo, parece que el sobreesfuerzo que todo esto requiere, qué riesgo, no se han detectado ni reconocido a nivel social. Por ello, el objetivo de esta investigación es medir el estrés de las y los educadores sociales de edad variada que trabajan en recursos residenciales de diferentes zonas del País Vasco. La investigación se ha compartido a través de un enlace Google Forms (anónimo) desde la red social de educación social. Así que no ha sido aleatorio, porque era un grupo elegido (n = 83). En esta investigación se ha utilizado la estrategia de combinación. Por un lado, porque las preguntas derivadas del estrés se han analizado con una escala validada y, por otro lado, se han recogido testimonios para su análisis cualitativo. Los resultados cuantitativos encontrados indican que en los últimos meses el 71.6% (n = 48) no se ha sentido capaz de controlar las cuestiones más importantes de su vida, el 16.4% (n = 11) no ha confiado en resolver los problemas laborales. Además, el 40.3% (n = 27) afirma haberse sentido ahogado/a sin poder resolver las dificultades. Por otra parte, hemos dividido las concesiones cualitativas en dos categorías, positivas y negativas. La palabra que más se repetía en positivos ha sido “libertad”. La palabra “libertad” es presentada como un deseo por el 14.5% (n = 12) al explicar qué pensarían al llegar al final del confinamiento. En cuanto a las palabras negativas, han aparecido palabras como “estrés, precariedad, ansiedad, problemas” que en 20.5% (n = 17) expresan preocupación y estrés por el trabajo. A la vista de ello, podemos concluir que es necesario tener en cuenta tanto a nivel gubernamental como social las dificultades de este sector y de los colectivos que lo integran, dando voz a todas estas personas. Es fundamental, por tanto, que en futuras investigaciones se recojan las respuestas tanto de los colectivos como de las y los trabajadores para garantizar una inclusión adecuada.

Abstract

Summary

Nowadays, due to the crisis generated by the COVID 19 at the level, there are many professionals who are working with harsh working conditions, and the Basque Country has not been left out of this situation. On March 14, 2020, the head of government decreed a state of emergency, which forced all citizens to be confined to their homes. This situation has directly affected the profession of social educator. In fact, these professionals work with the most vulnerable groups, so they must be more than ever in the front line of work, even if this means a significant risk. The situation of the groups in residential resources cannot be easy due to the stress produced by living together and being locked up, and this directly affects the educators who necessarily work there. However, it seems that the over-exertion that all this requires, what risk, has not been detected nor recognized at a social level. For this reason, the objective of this investigation is to measure the stress of the social educators of advanced age who work in residential resources in different areas of the Basque Country. The research has been shared through a Google Forms link (anonymous) from the social education social network. So it has not been random, because it was a chosen group (n = 83). In this research the combination strategy has been used. On the one hand, because the questions derived from stress have been analyzed with a validated scale and, on the other hand, testimonies have been collected for qualitative analysis. The quantitative results found indicate that in recent months 71.6% (n = 48) have not felt able to control the most important issues in their lives, 16.4% (n = 11) have not been confident in solving their work problems. In addition, 40.3% (n = 27) say they have felt drowned without being able to solve the difficulties. On the other hand, we have divided the qualitative concessions into two categories, positive and negative. The word that was most often repeated in positive was “freedom”. The word “freedom” is presented as a wish by 14.5% (n = 12) when explaining what they would think when they reach the end of the confinement. As for the negative words, words such as “stress, precariousness, anxiety, problems” have appeared in 20.5% (n = 17) expressing concern and stress about work. In view of this, we can conclude that it is necessary to take into account both at the governmental and social level the difficulties of this sector and the groups that make it up, giving voice to all these people. Therefore, it is essential that future research collect the responses of both groups and workers to ensure adequate inclusion.

Pandemiari lehen lerrotik aurre eginez: gizarte-hezkuntzako profesionalek bizitako errealitateari hurbilpena

Combatiendo la pandemia desde el terreno: Un acercamiento a la realidad vivida por los/as educadores/as sociales

1. SARRERA

2020ko urtarriletik otsailera bitartean, COVID-19ak sortutako gaixotasun infekzioso berri bat Txinatik Europara hedatzen hasi zen, Italia eta Espainia pandemiaren gune garrantzitsu bihurtuz (Liu et al., 2020), eta kutsatutako eta hildako pertsonen kopurua handia utziz (Linde, 2020).

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) COVID-19ko kasuak martxoaren hasieran hasi ziren agertzen, baina infekzio kopuruak azkar egin zuen gora.  Martxoaren 12an Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen klaseak ikastetxe guztietan, haurtzaindegietan zein unibertsitateetan. Era berean, kutsaduraren aurkako segurtasun neurriak hartzea gomendatu zitzaien herritar guztiei, bereziki adinekoei arrisku talde gisa. Baina kutsatze kasuen gorakada dela eta, martxoaren 14an Espainiako Gobernuak alarma-egoera aktibatu zuen eta konfinatuta egoteko agindu zien herritar guztiei (Aragó, 2020).

Imegen en Pexels

Mundua gelditu egiten da itxialdiaren araua ardatz izanda, eta beraz, kontutan hartzekoak dira isolamendu sozialak dituen eraginak (Ramírez- Ortiz et al., 2020). Hala ere, COVID-19 pandemian ezarritako itxialdi neurriek ez du aurrekaririk. Itxialdiaren ondorio ezagun batzuk asperdura, isolamendu soziala, estresa edo lo eza dira (Mengin et al., 2020). Harrezkero, larrialdi egoeran ezenatoki desberdinak pairatu dira gizartearen konfinamentu osotik hasita, irtetzeko ordutegi desberdinak izanez eta azkenik “normalitate berria” deituriko egoerara pasatuz(Osasun Ministerioa, 2020). Hala ere, herrialde bakoitzean hainbat arau eta jarraibide desberdin daude itxialdia nolakoa izan behar duen jakiteko; adibidez, herrialde batzuetan, haurrak kirola egitera edo oinez ibiltzera atera daitezke, eta beste batzuetan ez (García, 2020).

Izan ere, jarduera fisikoaren murrizketa bortitza eta etxean nahitaez egon behar izateagatik eguzki-argiarekiko esposizio eskasa dira, besteak beste, itxialdiaren egoera horren ondorio nabarmenenak (Lippi, 2020). Ikuspuntu emozionaletik, Txinan egindako ikerketen arabera, itxialdiak beldurra, kezka, tristura, bakardadea edo estresa eragiten ditu adin txikikoen artean (Jiao et al., 2020; Jiloha, 2020; Leung, Lam eta Cheng, 2020; Qiu et al., 2020). Baita galdera epidemikoak egiteko joera, arreta galtzea, suminkortasuna eta beldurra ere (Wang et al., 2020). Era berean, Italian egindako ikerketa batek aurkitu duenez itxialdian, haurrek inoiz izan ez duten beldurra erakusten dute, suminkortasuna, urduritasuna, arauekiko intolerantzia, ,gehiegizko eskaerak, umore-aldaketak eta lo-arazoak (Pisano, Galimi eta Cerniglia, 2020). 

Ildo bera jarraituz, EAEan hainbat ikerketa burutu dira itxialdiaren gizartean izan ditzakeen ondorioak aztertzeko asmoz. Hala nola, euskal umeek badituzte nolabaiteko emozio kontrajarriak itxialdiaren aurrean. Alde batetik, pozik agertzen dira familiarekin egotean baina era berean triste ere bere lagunekin eguneroko ekintzak egin ezin dutelako (Berasategi, Idoiaga, Dosil, Eiguren, Picaza eta Ozamiz 2020). Adin nagusikoak ere zaurgarritasun egoeran daude, izan ere, COVID-19ak indar handiz eragin du kolektibo honen ongizatean (Picaza, Eiguren, Dosil eta Ozamiz, 2020).

Horrenbestez, gizarte talde desberdinen inguruan hitz egin eta ikertu da; hala nola pertsona nagusia, haur eta ospitaletako langileen inguruan. Baina non daude nerabeak? eta zein premiak dituzte egoitza-baliabideetan bizi diren nerabeek? Eragin desberdina du pandemiak gizarte-maila edo egoera ezberdinetan bizi diren herritarretan? eta nork neurtu du pandemia horrek sortutako estresa Gizarte-Hezetzaileongan, hots, zaurgarritasun egoeran bizi diren pertsonekin lehen lerroan lan egiten duten langileengan?

Imagen en Pexels

Horrenbestez, nerabe eta zehazki egoitza-baliabideetan bizi diren nerabeen esperientzien  gaineko ikerketa eta  ibilbide kontzeptualen falta nabaria da. Izan ere,  pandemia egoerak gizarte maila edo egoera ezberdinetan bizi diren herritarrengan eragin desberdina dauka (Ares eta Estrada, 2020; Manos Unidas, 2020). Testuinguru honetan ere berebiziko garrantzia hartzen dute Gizarte Hezitzaileek, pandemia egoeran zaurgarritasun egoeran lehen lerroan lan egiten duten agente bezala. Hain zuzen ere, hutsune nabaria agertzen da Gizarte Hezitzaileen ikuspegia eta bizipenak jasotzen dituzten ikerketetan.

Hori dela eta, ikerketa honen helburu nagusia pandemia egoeran hirugarren sektorean lan egiten duten profesionalen beharrak azalaraztea eta  hirugarren sektoreari  ahotsa  eta espazioa ematea izan da.

2. METODOA

2.1. Parte-hartzaileak

Ikerketan EAEko adin anitzeko eta genero ezberdineko 67 Gizarte Hezitzailek parte hartu dute. Parte-hartzaileak EAEko erakunde desberdinetan egiten dute lan, 23 (%34) adingabeekin errekurtso erresidentzialetan aritzen dira, 12 (%18) aniztasun funtzionala zein desgaitasun intelektuala duten pertsonekin, 12 (%18) gizarte bazterkerian dauden kolektiboekin, 7 (%10.5) drogomenpekotasuna eta osasun mental arazoak dituzten pertsonekin eta 3 (%4.5) emakumeekin. Zehazki 56 (%85) Bizkaian, 5  (%5) Araban, 3 (%4.5) Gipuzkoan eta gainerako 3 (%4.5)k ez dute erantzun zein probintziatan.

 2.2. Prozedura

Gizarte Hezitzaileen ahotsak eta informazioa  jasotzeko  ad hoc erako inkesta bat sortu da Google Forms plataformaren bitartez eta ondoren hirugarren sektoreko zentroetara helarazi da e-mailez. Horrenbestez, sortutako galdetegiak galdera kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu ditu. Alde batetik, bost galdera kuantitatibo formulatu dira, hala nola: 1) nire bizitzako konturik garrantzitsuenak kontrolatzeko gai ez naizela sentitu dut; 2) laneko arazoak konpontzeko neure buruarengan konfiantza sentitu dut; 3) laneko egoerak bere erritmo naturala jarraitzen duela pentsatzen dut; 4) zailtasunak konpondu ezinik pilatu direla sentitu dut, gizarteak egungo egoeraren kontrola galdu duela pentsatzen dut eta azkenik; 5) pentsatzen duzu egoera zail honetan gure lana behar bezalako aitormen soziala jasotzen ari duela? Erantzunak berriz lau aukera posibleetan banatu dira: ez (0), pixka bat (1), asko (2) eta guztiz (3).

Imagen en Pexels

Bestetik, jasotako galdera irekiek aztertutako objektuaren alderdi soziala eta ulerkuntza holistikoa ahalbidetu dute (Tójar, 2006). Zehazki  hiru galdera plazaratu dira: 1) zein da itxialdi hitza entzutean bururatzen zaizun lehenengo hitza?; 2) zein da burura etorriko litzaizukeen hitza konfinamendua hilabete bat gehiago iraungo duela entzungo bazenu?; 3) zein da burura datorkizun hitza itxialdiaren amaieran pentsatzean?

Konbinazio estrategia erabili egin da. Alde batetik, emaitza kuantitatiboa batzeko galdetegi bat erabili dugulako eta beste aldetik, emaitza kualitatiboak, sakontasuna emateko gaiari eta haien iritziak, kezkak… azalarazteko. Langileen ahotsari espazioa emanez. Analisi kuantitatiboak SPSS v.25 estatistika programarekin aztertu egin dira, emaitza kualitatiboak, aldiz,  eskuz kategorizatu egin dira.

3. EMAITZAK

Emaitza kuantitatiboei dagokienez, parte hartzaileen %54-ek esan dute itxialdiko momentu honetan gutxitan sentitu direla euren bizitzako konturik garrantzitsuenak kontrolatzeko gai direla eta %14-ak inoiz ez direla gai sentitu. Laneko arazoak konpontzeko euren buruarengan konfiantza daukaten galdetzean, emaitzak positiboagoak izan dira %64-ak askotan seguru sentitzen direla eta %19-ak beti seguru sentitzen direla erantzun baitute. Laneko egoerari dagokionez, %43-ak laneko erritmoa modu naturalean jarraitzen duela gutxitan pentsatzen du eta %40-ak inoiz ez. Halaber, parte hartzaileen %57-ak gizarteak egoeraren kontrola asko galdu duela pentsatzen du eta %18-ak kontrola guztiz galdu dela. Era berean, zailtasunei dagokienez, gizarte hezitzaile hauetatik %36-ak zailtasunak konpondu ezinik, askok estresatu egin direla pentsatzen dute eta %4-ak guztiz estresatuta egon direla. Emaitza kuantitatiboekin amaitzeko, %62-ak Gizarte Hezkuntzaren lanbidea ez dagoela batere aitortua adierazi du eta %30-ak aitormen gutxi duela azaleratu du (Grafiko 1).

Grafikoa 1. Gizarte Hezkuntzaren aitorpena lanbide gisa (prentsatzen duzu egoera zail honetan gure lanak behar bezalako aitormen soziala jasotzen ari duela?)

Emaitza kualitatiboak aztertzeko, berriz, bi atal banatu dira: emaitza positiboak eta negatiboak. Itxialdi hitza entzutean bururatzen zaien lehenengo hitza idazteko eskatzean, %25-ak lanarekiko kontzeptu negatiboak adierazi dituzte: “estresa”, “prekarietatea”, “beldurra”, “adingabeekiko kezka”… %70-ak isolamenduarekin loturiko kontzeptuetan zentratu dira “isolamendua”, “bakardadea”, “kartzela”… Eta gainerako %5-ek indar eta itxaropen hitzak adierazi dituzte. Galdera honi hilabete bateko luzera gehitzean, hau da, itxialdia hilabete bat luzatuz gero zer pentsatuko luketen galdetzean, lanarekiko konnotazio negatiboak dituzten hitzen kopurua bikoiztu egin da (%50-a) “urduritasuna” eta “kaosa” bezalako hitzak gehituz eta itxaropenarekin lotura duten hitzak ere bikoiztu dira (%10-a). Halaber, itxialdiaren amaierari buruz galdetzerakoan %90-ak “askatasuna” kontzeptuarekin erabateko lotura daukaten hitzak jarri dituzte eta gainerakoek (%10-a) datorren krisialdiarekiko beldurra adierazi dute “pobrezia”, “bazterketa”, “krisialdia” bezalako hitzak erabiliz.

Azkenik, hausnarketarako espazioari dagokionez, galdera erantzun duten 24 pertsonetatik 16-k gizarte hezkuntzak duen gutxieneko aitormen sozialari egin diote erreferentzia:

“Trabajo muy poco valorado en la sociedad a pesar de que trabajamos con colectivos de riesgo y además sin tener apenas elementos que nos aseguren nuestra seguridad y la de los colectivos con los que trabajamos” (AX1).

“Tengo la sensación de que nuestro trabajo es invisible, y no se reconoce en general casi nunca, y el estado en el que nos encontramos actualmente con el COVID 19 no hace más que confirmármelo. Solo es reconocido por nuestro círculo más cercano” (BB1).

“En esta situación creo que se nos debería valorar y reconocer nuestra labor, ya que una gran parte de la sociedad, sobretodo colectivos de riesgo o poco favorecidos dependen de nosotras y de nuestra tarea, profesional” (GHE4).

4. ONDORIOAK

Hezitzaileak, langileak eta gizarte-integratzaileak, funtsezko enplegutzat hartzen dira gaur egungo osasun-alerta egoeran. Adingabeen zentroetan, etorkinak hartzeko zentroetan, tutoretzapeko etxebizitzetan eta etxerik gabeko pertsonentzako koronabirusaren krisian bereziki sortutako guneetan egiten dute lan.

Hau da, beste profesional batzuk bezala, hirugarren sektorean dauden profesionalak, arriskuan jarri egin pandemia horren aurrean. Gainera, gizarte-erakundeak, pandemiak eragindako pobreziari aurre egiten daude egunero. Hala ere, zailtasun guzti hauei aurre egiten dauden arren eta gizartearen oinarrizko funtzioak bete arren, ikerketa honen arabera Gizarte Hezitzaileetatik %92-ak ez dutela behar bezalako aitormen sozialik pentsatzen dute. Gainera, hausnarketarako espazioan kezka handiena hau izan dela argi utzi dute.

Imagen en pexels

Ikerketa honek erakusten du era berean, bai gizarte hezitzaileek bai kolektiboek bi erronka handiekin egin dutela topo alarma egoera ezarri zenetik. Alde batetik, Gizarte Hezitzaileen lana zaildu da estresa areagotuz, beraien estres propioa kudeatzeaz gain kolektiboen estresari ere aurre egin behar izan diotelako. Gainera, ospitaleekin egin den modu berean, errekurtso erresidentzialekin ere gauza bera gertatu da: prebentziozko egoitza gehiago zabaldu dituzte etxerik gabe dauden pertsonentzat, eta bertan, gizarte zerbitzuko langileek lan egin behar izan dute. Lanez gainezka zailtasun hauei aurre egiteaz gain, erronka berri bati egin behar izan diote aurre langile hauek: aitormen sozialari. Oinarrizko funtzioen zerrendan agertu diren arren, langileen eta kolektiboen ikusezintasuna oso handia dela azaleratu du COVID-19ak sortutako egoera berri honek. Kolektiboei dagokienez, badirudi estatuak ez dituela kontuan hartu hauen zailtasunak, gainerako pertsonen behar berberak balukete bezala tratatu dituzte.

Imagen en Pexels

Ondorioztatu dezakegu aitormen soziala eta lanean pairatutako estresa noranzko bereko bideak direla. Aitormenik gabe ez zaituzte entzuten eta entzun barik oso zaila da behar bezalako baldintzak aldarrikatzea. Era berean, langile hauek lan egiten duten kolektiboentzat ezinbestekoak diren heinean, langileak zaindu barik, ezingo dituzte zaurgarritasun egoera pairatzen duten pertsona hauek zaindu. Horregatik, ezinbestekoa da gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen ahotsa entzutea, hauek komunikatzeko espazioak sortzea eta bide horri jarraiki, behar bezalako aitormen soziala eskuratzea.

Ikerketa honen bitartez, literaturan dagoen hutsune bat bete da, Gizarte Hezitzaileen egoera pandemia honen aurrean nolakoa den azaleratuz. Beraz, garrantzitsua da ildo honetan ikertzen jarraitzea, gizarte hezitzaileen ikuspuntuak aztertuz, beraien beharrei irtenbideak emateko.

Bibliografía

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK 

Aragó, L. (Martxoak 16, 2020). Así evoluciona la curva del coronavirus en cada comunidad autónoma. La vanguardia. Eskuragarri:Esteka.

Ares, A. eta Estrada, C. (Martxoak 4, 2020). Pandemia, refugiados y derechos humanos. The Conversation.Eskuragarri: Esteka.

Berasategi, N., Idoiaga, N., Dosil, M., Eiguren, A., eta Picaza, M. (2020). Las voces de los niños y de las niñas en situación de confinamiento por el COVID-19. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial.

García, C. (Apirilak 14, 2020). Los psicólogos insisten: “Si se flexibiliza el estado de alarma, los niños deben ser los primeros en salir”. El País. Eskuragarri: Esteka.

Jiao, W., Wang, L., Liu, J., Fang, S., Jiao, F., Mantovani, M., …eta Somekh, E. (2020). Behavioral and Emotional Disorders in Children during the COVID-19 Epidemic, The Journal of Pediatrics, 211, 264-266. doi: Esteka.

Jiloha, R.C.  (2020). COVID-19 and Mental Health. Epidemiology International, 5(1), 7-9.

Leung, C.C., Lam, T.H., eta Cheng, K.K. (2020). Mass masking in the covid-19 epidemic: people need guidance. Lancet, 395(10228), 945.

Linde, P. (2020). Europa se ha convertido en el epicentro de la pandemia del coronavirus. El País. Retrieved from: Esteka.

Lippi, G., Henry, B.M., Bovo, C., eta Sanchis-Gomar (2020). Health risks and potential remedies during prolonged lockdowns for coronavirus disease 2019 (covid-19). Diagnosis. doi: Esteka.

Liu, S., Yang, L., Zhang, C., Xiang, Y. T., Liu, Z., Hu, S., eta Zhang, B. (2020). Online mental health services in China during the COVID-19 outbreak. The Lancet Psychiatry.

Manos Unidas (Apirilak 1, 2020). Impacto del coronavirus en los más vulnerables. Eskuragarri: https://www.manosunidas.org/noticia/coronavirus-africa-america-asia-impacto-vulnerables

Mengin, A., Allé, M.C., Rolling, J., Ligier, F., Schroder, C., Lalanne, L., Berna, F., Jardri, R., Vaiva, G., Geoffroy, P.A., Brunault, P., Thibaut, F., Chevance, A., eta Giesch, A. (2020). Consequences psychopathologiques du confinement. Encéphale, 1-10.

Osasun Ministerioa, 2020. Plan para la transición hacia una nueva normalidad, 28 de abril de 2020. Gobierno de España. Esteka.

Picaza, M., Eiguren, A.,  Dosil, M., eta Ozamiz, N. (2020). Stress, Anxiety, and Depression in People Aged Over 60 in the COVID-19 Outbreak in a Sample Collected in Northern Spain. The American Journal of Geriatric Psychiatry (en prensa) Esteka

Pisano, L., Galimi, D., eta Cerniglia, L. (2020). A qualitative report on exploratory data on the possible emotional/behavioral correlates of covid-19 lockdown in 4-10 years children in Italy. PsyArXiv. doi: Esteka.

 Qiu, J., Hen, B., Zhao, M., Wang, Z., Xie, B., eta Xu, Y. (2020). A nationwide survey of psychological distress among Chinese people in the covid-19 epidemic: implications and policy recommendations. General psychiatry, 33(2), e100213.

Ramírez-Ortiz, J., Castro-Quintero, D., Lerma-Córdoba, C., Yela-Ceballos, F., & Escobar-Córdoba, F. (2020). Consecuencias de la pandemia covid 19 en la salud mental asociadas al aislamiento social. Esteka.

Tójar, J. (2006). Investigación cualitativa. Comprender y actuar. Madrid: La Muralla.

Wang, G., Zhang, Y., Zhao, J., Zhang, J., eta Jiang, F. (2020). Mitigate the effects of home confinement on children during the COVID-19 outbreak. The Lancet, 395(10228), 945-947. doi: Esteka.

Fecha de recepción del artículo: 30/08/2020
Fecha de aceptación del artículo: 23/09/2020