Amaiur Belategi Madina, Amaia Eiguren Munitis, María Dosil Santamaria, Maitane Picaza Gorrotxategi y Naiara Ozamiz Etxebarria, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea
Laburpena
Harrera-etxeetan bizi diren gazteek 18 urte betetzen dituztenean, behartuta daude babes-sistematik irtetera eta beraien independentzia prozesua nahitaez hastera.
Artikulu honetan, trantsizio etapa hori bizi izan duten hainbat gazteren eta profesionalen ahotsak jaso dira, hala, beraiek bizitakoa ikustarazteko helburuarekin. Beraz, ikerketa honen bidez, gazteen errealitatea zein den jakin ahal izan da, eta gazte horiek harrera-etxetik irten baino lehenago jasotzen duten prestakuntza nolakoa den ikertu da. Honetarako, metodologia kualitatiboa erabili da.
Lanaren emaitzak kontutan hartuta, gazteek jasotako prestakuntza gabeziaz beteta dagoela egiaztatu ahal izan da eta beraz, gazteen emantzipaziorako prestakuntza egokia sortzeko beharra nabarmendu da, horrela, haien etorkizun segurua ziurtatu ahal izateko.
Resumen
Los jóvenes que viven en los hogares de menores están obligados a abandonar el sistema de protección y a iniciar su proceso de independencia de forma obligatoria al cumplir los 18 años.
En este artículo, se recogen las voces de los jóvenes y profesionales que han vivido esa etapa de transición, con el objetivo de visibilizar lo que han vivido. Por lo tanto, a través de este estudio se ha investigado la preparación que reciben estos jóvenes antes de salir del pisos de menores, con el objetivo de conocer cuál es su realidad. Para ello se ha utilizado la metodología cualitativa.
Teniendo en cuenta los resultados del trabajo, se ha constatado que la formación recibida por los jóvenes está plagada de carencias, por lo que se ha destacado la necesidad de asegurar una preparación adecuada para la emancipación de estos jóvenes con el objetivo de garantizarles un futuro seguro.
Young people living in children’s home are obliged to leave the protection system and begin a process of independence when they reach the age of 18.
In this article, the voices of young people and professionals who have lived through this transition stage are collected, with the aim of making visible what they have experienced. Therefore, through this study we have investigated the preparation that these young people receive before leaving the children’s home, with the aim of finding out what their reality is. For this purpose, qualitative methodology has been used.
Considering the results of the work, it was found that the training received by the young people is plagued with shortcomings, and therefore the need to ensure adequate preparation for the emancipation of these young people in order to guarantee them a secure future has been highlighted.
Adingabeak Babesteko Sistemaren barneko gazteentzat, adin nagusitasunera igarotzeak, beste edozein gazterentzako baino garrantzi eta konplexutasun handiagoa du. Izan ere, ordura arte babesten zituen babes-sistematik irtetera behartuta baitaude, eta beraz, adin horrekin emantzipatzen dira. Modu honetan, gazteak, aukera asko izan gabe, behartuta ikusten dira independentzia-prozesua nahitaez hastera (Hormazábal, 2016 in Rodríguez, 2019). Hau, Cuenca et al., autoreek (2018 in Giménez, 2019) “berehalako heldutasunaren” fenomenoa bezala izendatzen dute.
Gazte hauek babesteko helburuarekin, Espainiako legediak dioenez, egoitza-zentroetan dauden 16 urteko gazte guztiek emantzipazio-programak jaso beharko dituzte adin nagusitasunera iritsi arte. Hau da, prestakuntza hauek 2 urteko iraupena izan beharko dute. Emantzipazio-programa hauek, jarraipen sozio hezitzailea, laneratze egokia, laguntza psikologikoa eta laguntza ekonomikoak bultzatu beharko dituzte (Estatuko Aldizkari Nazionala, 2015).
Tamalez, Espainian ez dago tutelaturik egon diren gazteei datu-baseen bidez jarraipen bat egin ahal izateko sistemarik. Beraz, zailtasun handiak daude kolektibo sozialaren egungo egoerari buruzko informazioa lortzeko. Ondorioz, ez da erraza subjektu horiek ondo edo gaizki dauden ikertzea eta aztertzea edota haien premiak asetuta dauden eta emantzipazio-programak eraginkorrak izan diren ala ez jakitea (Pallín, 2018).
Adin nagusitasunera igarotzea modu honetan definitzen da: nerabeak rol berriak hartzen ditu eta autonomia-maila handiago bat izatearekin lotuta dauden eginkizun berriei egiten die aurre (López, et al., 2013, in Rodríguez, 2019). Edozein gazterentzako, adin nagusitasunera igarotzeak, aldi berean, garrantzi handia du eta prozesu konplexua da (Barth, 1990; Davis, 2003; Dutta, 2017; Jairot et al., 2015; Frost eta Mills, 2019; Melendro eta Rodríguez, 2015; Nico- lás, 2017; in Karim, 2020). Harrera-etxeetan bizi izan ez diren gazteek 18 urte betetzean, haien ikasketa egoeraren eta testuinguru ekonomikoaren ondorioz, haien emantzipazioaren, ikasketen eta lan-mundura sartzearen luzapena ematen da. Helduarorako trantsizioaren luzapen honek, hainbat onura dakartza gazteengan, izan ere, luzapen honetan, beraien familiek sostengu ekonomiko eta emozionala ematen diete, eta hala, beraien ikasketekin jarraitzeko, lan-mundura poliki poliki sartzeko eta harreman helduak garatzen joateko aukera dute. Aipatutako luzapenaren eraginez, Espainiako gazteen emantzipazio-adina 30 urte ingurukoa da. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemaren barnean egondako gazteen emantzipazio-adina ordea, 18 urtekoa da (Ballester et al., 2016 in Giménez, 2019).
Ondorioz, Adingabeak Babesteko Sistemaren barneko gazteentzat, adin nagusitasunera igarotzeak, garrantzi eta konplexutasun handiago bat du. Izan ere, arestian azalduriko onurak ez dira aplikagarriak tutelatuak egon diren gazteentzako, aipatu bezala, gazte hauek 18 urte betetzerakoan, ordura arte babesten zituen babes-sistematik irtetera derrigortuta baitaude, eta beraz, adin horrekin emantzipatzen dira. Modu honetan, gazteak, aukera asko izan gabe, behartuta ikusten dira independentzia-prozesua nahitaez hastera (Hormazábal, 2016 in Rodríguez, 2019). Hau, Cuenca et al., autoreek (2018 in Giménez, 2019) “berehalako heldutasunaren” fenomenoa bezala izendatzen dute.
Azaldutako egoeraren ondorioz, tutelaturik egon diren gazteek helduarorako trantsizio-aldi laburragoa, konprimituagoa, bizkorragoa eta askoz arriskutsuagoa dute (López, et al., 2013 in Rodríguez, 2019; Stein, 2006). Hau, hainbat arrazoi desberdinengatik gertatzen da. Hasteko, harrera-etxeetan dauden babes-sistemako gazteek hezkuntza-erronka ugari dituzte. Beraien adineko beste gazteekin alderatuz, hezkuntza-maila baxuagoa izan ohi dute, absentismoaren ehuneko handiak eta kurtso akademikoa errepikatzeko aukera gehiago dituzte (Miguelena et al., 2018). Duela gutxi Espainian FEPA-k (2017 in Miguelena et al., 2018) eginiko azterlan batean Espainiako 12 autonomia-erkidetako 16-25 urte bitarteko 2059 tutelatu eta tutelatu ordeen lagina aztertu zuen; % 37k Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatua edo Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bateko ikasketak zituen; %27k Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasketak; %12k Bigarren hezkuntzako edo Batxilergoko ikasketak; %4k unibertsitate-ikasketak eta %21ek hezkuntza ez-formaleko beste ikasketa batzuk.
Dakigunez, pertsonen hezkuntza eta prestakuntza-maila eragin handiko faktoreak dira gizarteratzean edo gizarte-bazterketan (Subirats, 2004), baina babes-sistemako gazteentzako, funtsezko faktore dira (Mallon, 2007). Izan ere, harrera-etxeetako gazteek adin-nagusitasuna betetzean babes-sistematik nahitaez irten behar dutenez, hezkuntza eta prestakuntza-maila egokia izateak edo ez izateak abantaila edo desabantaila gisa joka dezake (Melendro et al., 2016 in Miguelena, et al., 2018).
Testuinguru honetatik abiatuta, Melendro (2011 in Bascuas, 2020) autorearen esanetan, kolektibo honen eskola porrotaren tasa altuaren ondorioz, enplegu-aukera oso mugatuak izaten dituzte. Izan ere, gaur egun garrantzi handia ematen zaio prestakuntza akademikoari eta beraz, ikasketa gutxiko pertsonentzako lan-eskaintza falta dago, eta ondorioz, lana aurkitzeko zailtasun orokorra (Montserrat eta Prat, 2013, in Pallín, 2018). Horrenbestez, gazte hauek pobrezia-mailaren azpiko diru-sarrerak izaten dituzte eta askok kalean bizitzen amaitzen dute (Jariot et al., 2015). Hau, Espainiako langabezia-tasa Europar Batasunekoa baino askoz handiagoa delako izan daiteke; alderdi hau erabakigarria baita gazteen emantzipaziorako (FEPA, 2014 in Pallín, 2018).
Familiarekin jarraituz, adituen ustez, Espainiako egoitza-harrerek duten gabezietako bat, bertan bizi diren nerabeen familiarekin lanketa gutxi edo batere ez egitea da (Bravo eta Fernández del Valle, 2001; Martín et al., 2008 in Jariot et al., 2015). Izan ere, familiak kapital sozial bat ematen dio garapen bidean dagoen gazteari, eta beraz, berebizikoa izango da hura gizarteratzeko. Kapital sozial hau, guraso, familia edo bestelako heldu esanguratsuen eta gaztearen arteko harreman positiboen ondorioz sortzen da, eta areagotu egiten da familia komunitateko beste familia eta erakunde batzuekiko gizarte-harremanetan murgilduta dagoenean. Gazteen ehuneko handi batek adin txikiko pisuetatik irteterakoan, kapital sozialean gabezia nabarmenak izaten dituzte. Hau, bizimodu independenterako trantsizioa arrakastatsua izateko laguntza eman diezaieketen guraso, familia edo bestelako heldu esanguratsuekin harreman positibo gutxi dutelako izaten da (Avery eta Freundlich 2009 in Jariot et al., 2015).
Ondorioz, Espainian eginiko ikerketek diotenez, adin txikiko pisuetan egondako gazteen %60a harrera-etxetik irteterakoan segurutzat edo egokitzat jo ez zen familiara itzultzera behartuta ikusten dira, egoera aldatu den ziurtasunik gabe (Fernández del Valle, 2008 in Jariot, et al., 2015). Baina egoera hau larriagoa da familiarik ez duten edo tutelatu ordeen emantzipazio programa batean plaza bat lortu ez dutenentzako. Izan ere, gazte hauek kalean amaitzeko aukera handia baitute (Díaz Vieco, 2015 in Bascuas, 2020).
Horrenbestez, gehitu beharra dago tutelaturiko gazteek 18 urte betetzean eta trantsizio-etapari nahita ez aurre egin behar diotenean, hauskortasun emozional handia izaten dutela. Izan ere, emantzipazioaren uneak ziurgabetasuna, anbiguotasuna eta nahasmena bezalako sentimenduak sortzen dizkio gazteari eta beraz, etapa honek gatazka emozional handiak sortzen ditu, gazteak oso tresna gutxi baititu bere emozioak kudeatzeko (Bàrbara, 2009). Izan ere aipatu beharra dago, harrera etxeetan egondako gero eta adingabe gehiagok tratu txar fisiko eta emozional, sexu-abusu eta gurasoengandik banantzearen ondorioz portaerazko arazo eta arazo emozional larriak dituztela (Fernández del Valle eta Bravo, 2009 in Acedo, 2021).
Aurreko puntuan aipaturiko harrera-etxeetako gazteen helduarorako trantsizio-aldiaren arrisku faktoreak ekiditzeko asmoz, Estatuko Aldizkari Ofizialean Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 22. artikuluan “bizimodu independenterako prestatzeko programak” atala dago. Bertan, Erakunde Publikoek babes-neurri batean dauden gazteei, bereziki egoitza-harreran edo kalteberatasun bereziko egoeran daudenei, adin nagusitasunera iritsi baino bi urte lehenagotik, bizitza independenterako prestatzeko programak eskaini beharko dizkietela ageri da. Programa hauek, jarraipen sozio hezitzailea, laneratze egokia, laguntza psikologikoa eta laguntza ekonomikoak bultzatu beharko dituzte (Estatuko Aldizkari Nazionala, 2015).
Egungo legediak egoitza-zentroetan dauden 16 urtetik aurrerako gazteentzako emantzipazio-programak eskaintzera behartzen badu ere, Villa-k (2015 in Giménez, 2019) 12-14 urte bitarteko gazteekin gizarteratzeko eta autonomia pertsonalerako formulak lantzea komenigarriena litzatekeela dio. Modu honetan, gazteak, pixkanaka beraien etorkizuneko emantzipaziorako beharrezkoak izango diren trebetasunak eskuratzen eta sare eta espazio mesedegarriak sortzen joango dira (Giménez, 2019)
Bizkaian 18 urte betetzen dituzten gazteek ere aipaturiko hainbat arrisku faktore dituzte. Izan ere, 2016tik 2018ra Bizkaiko Foru Aldundiak Deustuko unibertsitatearen laguntzaz, 18 eta 23 urte bitarteko 20 gazteren behar sozialak ikertu zituen: haien harreman sozial eta familiarrak, osasun fisiko eta psikikoa, ikasketa maila, ezaugarri judizialak… Adin tarte honetan ikertzeko arrazoia, 18 urtetik 23 urterarte Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko eskubiderik ez izatea izan zen. Beraz, harrera-etxeetatik irteten ziren gazteek, askotan kalean amaitzen zuten arrisku zein gizarte-bazterkeria egoerak pairatuz. Honen aurrean, gazte hauek Bizkaiko Foru Aldundira jotzen zuten laguntza bila, eta ondorioz, gazte hauekin ikerketa bat egitea erabaki zen (Ormaetxea eta Ibaibarriaga, 2017).
Haien egoera baloratu ahal izateko, Bazterketaren Baloraziorako Diputazioaren erreminta propioa erabili zen. Tresna honen erabileran, arrisku egoeran edo gizarte-bazterkeria egoeran zeuden 20 gazteren ezaugarri soziobiologikoak aztertu ziren; Sexua, nazionalitatea, etxebizitzaren egoera, bizikidetza taldea, lan egoera eta azkenik ikasketa maila. Modu honetan, haien bazterkeria egoeraren ezaugarriak aztertu zituzten (Ormaetxea eta Ibaibarriaga, 2017).
Azterturiko 20 pertsonetatik 12 adin txikikoak zirenean, Adingabeak Babesteko Sistemaren barnean egondakoak ziren. 12 hauetatik 3 Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan egondakoak ziren, beste 9ak ordea, Haurrentzako Foru Zerbitzuarengandik tutelatuak. Azkenik, ikerketa sakonago bat eginez, adin txikikoak izanda jasandako babesgabetasuna ikertu zuten. Hala, gazte hauek bizitza osoan zehar izan zuten egoera erreala zein izan zen jakin ahal izateko. Aztertutako ezaugarrien artean, harreman eta binkulu afektiboak izateko, lan merkatuan parte-hartzeko eta formakuntza bat izateko beharrak identifikatu ziren (Ormaetxea, eta Ibaibarriaga, 2017).
Ikerketa honekin, Bilbon arrisku edo gizarte-bazterkeria pairatzen zuten gazteak, adin txikikoak zirenean harrera-etxeetan egondako haurrak edota 18 urterekin beraien familiekin izandako arazoren batengatik kalean amaitu zuten gazteak zirela ondorioztatu zen (Ormaetxea, eta Ibaibarriaga, 2017).
Aipatutako emantzipazio prozesuan dauden gazteen egoera kontutan hartuta, Espainian tutelaturik egon diren gazteak tutelaturik egon ez direnen egoera oso desberdin batean daude. Izan ere, tutelaturik egondako gazteek adin nagusitasuna betetzean, familiaren babesik eta baliabiderik gabe emantzipatzera behartzen zaie, eta beraz, beste gazte guztiei eskatzen ez zaiena eskatzen zaie. Gainera, babes-sistematik irteten direnean ez da ziurtatzen beharrezkoa den autonomia maila nahikoa dutenik. Hori gutxi balitz, nahiz eta beraien baldintza psikologiko eta familiarrak gainerako biztanleenak baino urriagoak izan, 18 urte betetzean emantzipatzera behartuta daudenez, arrisku eta kalteberatasun egoeran daudela kontsideratzen da (Campos, 2013 in Pallín, 2018).
Modu honetan, tutoretza sisteman zentzu eta logikarik gabe, adin txikikoak direnean adingabeak tutoretzapean hartzen dira, baina 18 urte betetzerakoan autore desberdinen aburuz erabateko abandonuan uzten dira (Díaz Vieco, 2015, in Bascuas, 2020). Egoera honen ildotik, Villa autoreak (2015 in Bascuas, 2020) familia-laguntzarik gabeko eta emantzipazio-prozesuan dauden gazteen inguruan Espainian datu eta azterlan gutxi daudela dio eta honen inguruan ikertzeak kolektiboaren egoera hobetzen lagunduko lukeela. Are datu gutxiago daude 18 urte bete eta tutoretza sistema uzten duten gazteen inguruan, nahiz eta hauek Europan gizarte-bazterkeria jasateko arrisku handiena duten kolektiboetako bat izan (Bascuas, 2020).
Horrenbestez, Espainian ez dago tutelaturik egon diren gazteei datu-baseen bidez jarraipen bat egin ahal izateko sistemarik. Beraz, zailtasun handiak daude kolektibo sozialaren egungo egoerari buruzko informazioa lortzeko. Ondorioz, zaila da subjektu horiek ondo edo gaizki dauden ikertzea eta aztertzea edota haien premiak asetuta dauden eta emantzipazio-programak eraginkorrak izan diren ala ez jakitea (Pallín, 2018).
Testuinguru honetatik abiatuta, garrantzitsua da beraien ahotsak lehen pertsonan jasotzea eta hala, harrera-etxeetako gazteek 18 urte bete eta babes-sistematik irten baino lehenago jasotzen duten prestakuntza eta honen eraginkortasuna zein den jakitea. Horrenbestez, ikerketa honen bitartez prozesu honetan murgilduta dauden gazte eta profesionalen ahotsak jaso dira ondoko helburuekin: (1) Bizkaiko errealitatean harrera etxeetako gazteek 18 urte bete baino lehenago jasotzen duten prestakuntza nolakoa den aztertzea; (2) Jasotako prestakuntzaren eraginkortasuna arakatzea; (3) Gazteek babes sistematik irteterakoan dituzten beldurrak eta sentimenduak identifikatzea; (4) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema hobetzeko estrategiak aztertzea, (5) Babes sisteman dauden gazteek jasotzen duten prestakuntzaren inguruan profesionalen ikuspegia ezagutzea; (6) Profesional eta gazteen harremanaren jarraikotasuna ikuskatzea.
Bizkaiko harrera-etxeetako gazteek 18 urte bete eta babes-sistematik irten baino lehenago jasotzen duten prestakuntza eta honen eraginkortasuna ikertzeko metodologia kualitatiboa erabiliko da. Ikerketa honetarako, ezinbestekoa izan da metodologia hau aukeratzea, izan ere, pertsonen bizipenak, sentimenduak eta emozioak edota pertzepzioak jakiteko, metodologia baliagarria da (Balcazar et al., 2013). Hala, ikerketa aurrera eraman ahal izateko, pertsonek bizitako esperientzia desberdinak entzun dira metodologia kualitatiboak exijitzen duen zorroztasun etikoa mantenduz (Noreña et al., 2012).
Ikerketako parte-hartzaileei dagokienez, EAE-ko Bizkaiko probintzian Haurrak eta Nerabeak Babesteko sistemaren barnean egondako gazteak eta bertako profesionalak hautatu dira. Guztira hiru gaztek eta bi hezitzailek hartu dute parte (1. taula).
1. taula. Elkarrizketatuen profila
PROFILA |
SEXUA |
ADINA |
EZAUGARRIAK |
Emantzipazio pisuan bizi diren gazteak. |
G |
19 |
4 urteko egonaldia Bizkaiko Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sisteman. |
G |
18 |
12 urteko egonaldia Bizkaiko Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sisteman. |
|
Adin txikiko pisuan bizi den gaztea. |
G |
18 |
12 urteko egonaldia Bizkaiko Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sisteman. |
Adin txikiko pisuko zuzendaria. |
G |
42 |
8 urteko lan esperientzia adin txikiko pisuan lanean. |
Emantzipazio pisuko hezitzailea. |
E |
43 |
4 urteko esperientzia emantzipazioko pisuan lanean. |
Iturria: Egileak sortua
Ikerketako helburuak lortzeko, elkarrizketatuen profilera egokitutako bi elkarrizketa erdi egituratu prestatu dira; alde batetik, gazteen elkarrizketa, eta, bestalde, profesionalen elkarrizketa. Esan bezala, elkarrizketak gidoi erdi egituratua du, non, galdera orokor batzuek erantzun aske batzuei lekua utzi dieten. Hala, elkarrizketa elkarrizketatuen parte-hartzean eta metodologia komunikatiboan oinarritu da, ikerketarako garrantzitsua baita elkarrizketatuek bizitakoaren inguruko datuak jasotzea (Balcazar et al., 2013).
Datuen analisia gauzatzeko analisi deduktibo induktiboa erabili da. Analisi hau ikerketak gauzatzeko oso teknika erabilgarria da. Alde batetik, dedukzioak teoria eta behaketaren arteko lotura bat ezartzea ahalbidetzen du, eta teoriatik abiatuta ikerketaren xede diren fenomenoak ondorioztatzea errazten du. Bestalde, indukzioak isolaturik dauden ezagutza eta informazioak biltzen laguntzen du (Dávila, 2006).
Elkarrizketa motari jarraiki, emaitzak analizatzeko bi sistema kategorial sortu dira. Alde batetik, gazteen emantzipazio prozesuaren bizipena azaltzen duen sistema kategoriala sortu da. Bertan 3 kategoria eta 6 azpikategoria desberdin sortu dira (2. taula).
2. taula. Gazteen emantzipazio prozesuaren bizipena: sistema kategoriala.
GAIA |
KATEGORIA |
AZPIKATEGORIA |
DEFINIZIOA |
Gazteen emantzipazio prozesuaren bizipena |
Prestakuntza |
Jasotako prestakuntza |
Babes sisteman dauden gazteei adin nagusitasuna bete baino lehen egiten zaien prestakuntza. |
Prestakuntzaren iraupena |
Prestakuntzak irauten duen denbora. |
||
Prestakuntzaren eraginkortasuna |
Egiten den prestakuntzaren eraginkortasuna behin 18 urte bete ondoren. |
||
18 urte bete baino lehen |
Sentimenduak |
Adin nagusitasuna bete baino lehenagoko sentimenduak. |
|
Beldurrak |
Adin nagusitasuna bete baino lehenagoko beldurrak. |
||
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema |
Hobekuntza |
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema hobetzeko planteamenduak. |
Iturria: Egileak sortua.
Bestalde, gazteen emantzipazio prozesuan hezitzaileen bizipena azaltzen duen sistema kategorialari dagokionez, 3 kategoria eta 6 azpikategoria desberdindu dira (3. taula).
3. taula. Gazteen emantzipazio prozesuan hezitzaileen bizipena: sistema kategoriala.
GAIA |
KATEGORIA |
AZPIKATEGORIA |
DEFINIZIOA |
Gazteen emantzipazio prozesuan hezitzaileen bizipena |
Gazteen prestakuntza |
18 urte bete baino lehen |
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sisteman, bizitza independiente baterako gazteei ematen zaien prestakuntza. |
18 urte bete ondoren |
Harrera etxetik irtetean gazteek duten egoera. |
||
Hezkuntza harremana |
Prozesuaren itxiera |
Hezitzaileek gazteen prozesuaren itxieran duten papera. |
|
Harremanaren jarraikotasuna |
Gaztea harrera etxetik irten ondoren hezitzailearekin duen harremana. |
||
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema |
Erantzukizun publikoak |
Gazteen emantzipaziorako diputazioak duen papera. |
|
Etorkizuneko erronkak |
Etorkizuneko gazteen egoera hobetze aldera ikerketen beharra. |
Iturria: Egileak sortua.
Gazteentzako eta profesionalentzako bi elkarrizketa gidoi sortu dira eta horrenbestez, bi sistema kategorial desberdin egin direnez, emaitzak ere bi multzo desberdinetan sailkatu dira.
Lehenengo azpikategoriarekin hasiz, harrera etxeetan beraien emantzipaziorako jasotako prestakuntzan, gehiengoak azaltzen duenez, prestakuntza harrera etxean bertan behin 18 urte bete ondoren jaso zuten. Dena den, aipatzekoa da elkarrizketatutako gazte batek prestakuntza jaso ez zuela salatzen duela: “No me prepararon de ninguna manera, que yo sepa, ni siento que me hayan preparado. Nadie me explicó nada sobre la mayoría de edad, me dieron poquísima información” (G3_Elk).
Prestakuntza jaso zutenek berriz, oso prestakuntza desberdinari egiten diete erreferentzia, hala nola, harrera etxeko hezitzaileekin elkarrizketak non aholku desberdinak ematen zieten emantzipazioko pisuan sortu zitezkeen egoera desberdinei buruz edota gai desberdinen inguruko informazio-orri bat. Dena den, gazteek jasotako prestakuntzetan sakontasun falta salatzen dute. Beraien hitzetan: “Cumplí los 18 y me pedían que firmara muchas cosas pero no me mentalizaron del gran cambio que era” (G1_Elk).
Bigarren azpikategoriarekin jarraituz, prestakuntzaren iraupena, ez dago irizpide amankomunik. Izan ere, bi gazteek iraupen desberdineko prestakuntzak jaso zituzten, 5 hilabetetakoa eta 2 hilabetetakoa hain zuzen ere. Horrenbestez, gazteek iritzi argia dute auzi honen inguruan, “Fue durante los siguientes 2 meses después de cumplir los 18 y fue muy corto, me hubiera gustado que durara más tiempo” (G2_Elk).
Hirugarren azpikategoriarekin segituz, prestakuntzaren eraginkortasunari erreferentzia eginez, iritzi desberdinak jaso dira. Batzuek eraginkorra izan dela diote, eta beste batzuek berriz, ezetz: “Me hubiera gustado recibir una formación más exacta sobre empleo, gestión del dinero, apoyo psicológico…” (G1_Elk), “Sí, fue muy eficaz, pero me hubiera gustado que hubiera sido durante más tiempo para poder mirar más opciones para mi futuro” eta,
“Yo no recibí ninguna preparación, y siento que es necesario hacer una preparación para que no haya dificultades a la hora de salir del hogar de menores. Tanto por parte de diputación como por parte del hogar, ya que son los que conviven diariamente contigo” (G3_Elk).
Laugarren eta bosgarren azpikategoriei dagokionez, gazteek adin nagusitasuna bete baino lehenago zituzten sentimenduak eta beldurrak askotarikoak izan dira. Hauek gehien bat beraien gaitasunekin daude estuki lotuta, beraien hitzetan: “Sentía que no iba a poder ser capaz de ser independiente y vivir solo” (G3_Elk) eta,
“Al principio no tenía ningún miedo, porque pensé que ese día nunca llegaría. Después, cuando ya me dieron la fecha de la salida me acojoné un poco. Tenía miedo a no ser capaz de desenvolverme solo en cualquier tipo de entorno. Tenía miedo al cambio” (G1_Elk).
Honetaz gain, nabarmentzekoa da, elkarrizketatutako gazte batek, beste modu bateko bizipena izan duela. Izan ere, gazte honi ez diote emantzipazioko pisuan plazarik eman, eta 18 urte bete ondoren, harrera etxean 3 hilabetetako luzapen bat egin diote, baina gero bere familiaren etxera itzultzera behartuta ikusi da eta bere egoera salatzen du, honek sorrarazi dion beldurrei lotuta: “Mi miedo es que al acabarse mi permiso de estancia y volver a mí casa, me vea obligado a dejar mis estudios para tener que trabajar y llevar dinero a casa” (G2_Elk).
Gazteen azken kategoriarekin amaituz, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemari loturiko hainbat hobekuntza proposatzen dituzte. Hasteko, diputazioan, zehazki, adin txikikoekin lanean enpatia eta abilezia handiagoa dituzten pertsonak egotea eskatzen dute. Izan ere, hala deskribatzen dituzte beraien bizipenak:
“Siento que durante mis años en el sistema de protección de menores recibí poca ayuda, no estuve nada agusto con la técnica y creo que los técnicos deberían de ser más empáticos, tuve muchos problemas con diputación porque no nos entendíamos” (G3_Elk)
“Mejoraría las personas que están en diputación, muchos están de cara al público pero no saben dar ese tipo de servicios. En infancia pediría a personas con más tacto, ya que llevan situaciones fuera de lo común y bastante duras” (G1_Elk).
Elkarrizketatutako beste gazte batek berriz, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Oinarrizko Sarean antsietate eta izu-atakeak dituzten gazteei laguntzako gai ez direla dio:
“Yo antes de entrar en el hogar donde estoy ahora, estuve en otro hogar en el que me daban muchos brotes y ellos no sabían cómo actuar, entonces llamaban a la ambulancia y estuve ingresado en un hospital psiquiátrico en el que me medicaban muchísimo y no recuerdo nada de esas semanas” (G2_Elk).
Ondoren, argi azaltzen du diputazioarengandik sentitzen duen babesgabetasuna eta laguntza gabezia:
“Por parte de diputación yo me he sentido desprotegido cuando he cumplido 18 años, ya que salgo sin terminar mis estudios, sin trabajo, sin experiencia laboral, y ellos se lavan las manos. Aunque tenga 18 deberían de ayudarme. Conozco a mucha gente que ha vivido en hogares de menores que ha acabado debajo de un puente porque no recibió suficiente ayuda ni preparación a la hora de cumplir 18 años” (G2_Elk).
Profesionalen azpikategoriekin hasiz, haiek, 18 urte bete baino lehen gazteek prestakuntza programak egiten dituztela diote, baina prestakuntza programa hauek ezin direla oso goiz hasi, ez baidakite gazteen emantzipazioa noiz emango den: “Tu no puedes trabajar durante años lo que no sabes cuándo ni cómo se va a producir. Si te anticipas lo haces mal, si te retrasas lo haces mal. Lo haces a partir de que sepas cuando va a ser” (H1_Elk). Baina iritzia argia da, prestakuntzaren garrantzia azpimarratzen baitute:
“Yo creo que sí que se les hace una preparación, y luego también creo que cada jóven, al final también es un mundo, y la madurez de cada uno pues también es un mundo. Pero sí es necesario trabajarlo, porque es un momento de la vida crucial para ellos, pasan de ser menores a la vida adulta, y muchas veces se encuentran solos en sus entornos” (H2_Elk)
Bigarren azpikategoriarekin jarraituz, profesionalek, 18 urte bete ondoren, harrera etxeetan egondako gazteen prozesua harrera etxeetan inoiz egondako gazteen prozesuarekin alderatzen dute, lehenak askoz ere helduagoak direla azalduz: “Cuando un menor sale del hogar con 18 años sale mucho más maduros que otros que cumplen 18 y nunca han estado en un hogar de menores. Son más autónomos e independientes” (H1_Elk).
Gainera, gazte bakoitza desberdina dela gogorarazten dute, eta behin 18 urte betetzen dutenean, emantzipazio pisura nola sartzen diren azaltzen dute:
“Hay mucha diferencia dependiendo del hogar de menores del que vengan y dependiendo de la persona. En general vienen con muchos miedos y desorientados y sí que alguna vez he notado falta de información. Siempre se puede trabajar más con ellos el salto a la vida adulta, pero tampoco sabría decirte el qué exactamente” (H2_Elk).
Egoera hau justifikatze gisa, hezitzaileek harrera etxeetan duten presioari eta ez jakintasunari egiten die erreferentzia: “Creo que para los educadores del hogar de menores también es muy difícil preparales, porque hay mucha presión, y muchos profesionales que trabajan en menores tampoco saben muy bien qué explicarles” (H2_Elk).
Hirugarren azpikategoriari dagokionez, prozesuaren itxieraren inguruan, profesionalek gazteekin egiten duten itxiera nolakoa den argitzen dute. Itxieran inplikazio pertsonala izaten duela azalduz: “Siempre intento poner una implicación personal en función del tiempo que ha estado esa persona, la evolución de su proceso, las circunstancias, la interacción, la relación personal, etc etc… Eso condiciona mucho” (H1_Elk). Ondoren, batzuetan gazteekin sortzen den egoera bat gehitzen dute, “Hay gente que prefiere despedirse de un portazo aunque haya hecho un buen proceso, porque es incapaz de cerrar de una forma adecuada por vivencias previas, traumas… y ahí no se puede hacer más” (H1_Elk).
Laugarren azpikategoriarekin segituz, harremanaren jarraikotasunari buruz, pertsona bakoitzaren araberakoa dela azaltzen dute eta hauek nahi izanez gero, harremanaren jarraikotasuna ematen dela: “Si la otra persona quiere sí, por obligación no. Se le atiende y se le escucha. Formalmente no tenemos obligación, pero lo hacemos. Con naturalidad, y además se les invita a ello” (H1_Elk).
Bosgarren azpikategoriari dagokionez, erantzukizun publikoaren inguruan hezitzaileen ikuspuntua argia da. Izan ere, elkarrizketatutako bi profesionalen iritzia berdina da. Haien ustez, erantzukizun publikoak beraien lana modu egokian gauzatzen du: “Hace lo que marca la ley, y eso lo cumple” (H1_Elk) eta “Yo la experiencia que tengo con la diputación es muy buena, creo que se coordinan muchísimo con nosotros y que se desviven por ellos” (H2_Elk). Baina diputazioak egiten duen lana hobetze aldera, profesionalek badute esateko zerbait. Izan ere, administrazioaren denbora erritmoa eta pertsonen denbora erritmoa ez dator bat eta hala azaltzen dute:
“No estoy nada de acuerdo con el tiempo que marca la administración, porque la vida de las personas tiene un ritmo más rápido que el tiempo que tarda la administración en gestionar ciertas cosas. Las cosas se acaban haciendo pero con mucha insistencia, y esto frena mucho la intervención con el menor. Y los que estamos aquí en el día a día somos los que lo vivimos con ellos. Creo que si diputación trabajara a otro ritmo, nosotros podríamos preparles más y mejor para su salida” (H1_Elk).
Seigarren azpikategoriarekin amaituz, etorkizuneko erronka gisa, profesionaletako batek ikertzea beharrezkoa izango litzatekeela azpimarratzen du, “Sí que lo veo necesario, para saber si están haciendo las cosas bien. En 15 años qué ha sido de ellos, qué recorrido han seguido… Ahí vas viendo lagunas, lo que queda cubierto, lo que no….” (H2_Elk). Beste hezitzaileak ordea, hau jada Espainia mailan egiten dela azaltzen du, baina ez direla datuak argitaratzen.
Emaitzei eta teoriari erreferentzia eginez, hainbat eztabaida desberdin atera daitezke. Gazteekin hasiz, hauek beraien emantzipaziorako jasotako prestakuntza behin 18 urte bete ondoren egin zutela azaltzen dute eta kasu batean ez zen inolako prestakuntzarik jaso. Ondorioz, gazte hauekin ez da Adingabeen Babes Juridikoaren Espainiako urtarrilaren 15eko 1/1996 legea bete. Izan ere, lege honek jaso beharreko prestakuntza programa hori adin nagusitasunera iritsi baino bi urte lehenago hasi behar dela dio (Estatuko Aldizkari Nazionala, 2015). Ildo beretik, jasotako prestakuntzaren iraupena ere ez da betetzen. Izan ere, legeak 2 urtetako prestakuntza izatea eskatzen du (Estatuko Aldizkari Nazionala, 2015) eta elkarrizketatutako gazteen iraupenak ez dira 5 hilabete baino gehiagokoak izan.
Hau gutxi balitz, prestakuntza jaso zuten gazteek prestakuntza guztiz desberdina jaso zuten eta legeak eskatzen dituen hainbat kontzeptu ez dira landu. Landu gabe geldituriko puntu bat, laguntza psikologikoa ziurtatzen duen prestakuntza programa da. Puntu honi lotuta, Bàrbara-k (2009) azaltzen duen bezala, tutelaturik egondako gazteek 18 urte betetzean eta trantsizio-etapa hastean, hauskortasun emozional handia izaten dutela. Emantzipazioaren uneak ziurgabetasuna, anbiguotasuna eta nahasmena bezalako sentimenduak sortzen baitizkio gazteari eta beraz, etapa honek gatazka emozional handiak sortzen ditu, gazteak oso tresna gutxi baititu bere emozioak kudeatzeko. Emaitzetan, gazteek beraien sentimenduak eta beldurrak azaltzean, kolektibo honek izan ohi duen hauskortasun emozionala ikus daiteke. Izan ere, gazteek, aldaketari, bakarrik moldatzeari, egoteari eta bizitzeari eta independentea izateari zioten beldurra.
Jasotako prestakuntzaren eraginkortasunari dagokionez, gazteek urria izan dela diote eta denbora luzeagoz gauza gehiago lantzea gustatuko zitzaiela. Egoera hau Campos-ek (2013) duen teoriarekin indartu daiteke. Izan ere, autore honek, gazteak babes-sistematik irteten direnean, beharrezkoa den autonomia maila nahikoa duten ziurtatzen ez dela dio (in Pallín, 2018).
Hainbat autorek azaldu bezala, edozein gazterentzako, adin nagusitasunera igarotzeak, aldi berean, garrantzi handia du eta prozesu konplexua da (Barth, 1990; Davis, 2003; Dutta, 2017; Jairot et al., 2015; Frost eta Mills, 2019; Melendro eta Rodríguez, 2015; Nico- lás, 2017; in Karim, 2020). Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Deustoko Unibertsitarearekin batera egindako Bizkaiko 18 eta 23 urte bitarteko babesgabetasun egoera pairatzen duen ikerketari erreparatzen badiogu, Adingabeak Babesteko Sistemaren barnean egondako gazteek zituzten beharrak azpimarratu ditu: Haien artean, lan merkatuan parte-hartzeko eta formakuntza bat izateko beharrak identifikatu ziren. Beraz, legeak eskatutako jarraipen sozio-hezitzailea, laneratze egokia, laguntza psikologikoa eta laguntza ekonomikoak bultzatzen dituen bizitza independenterako prestatzeko programak jasotzea beharrezkoa da gazte hauentzat. Izan ere, 18 urte bete ondoren, ordura arte babesten zituen babes-sistematik irtetera derrigortuta daude, eta beraz, aukera asko izan gabe, behartuta ikusten dira independentzia-prozesua nahitaez hastera (Hormazábal, 2016 in Rodríguez, 2019).
Aipatu bezala, prestakuntza programak berandu egiten dira, eta kasu batzuetan ez dira egiten eta honek ondorio zuzen bat izan du elkarrizketatutako gazteetan. Izan ere, emaitzetan azaldu den bezala, elkarrizketatutako gazte batek, bizipen oso gorrora bizi izan du. Behin 18 urte bete ondoren luzapen bat egin diote harrera-etxean gelditzeko, baina luzapen hori amaitutakoan bere familiaren etxera itzultzera behartuta ikusten da, ez baitzaio emantzipazioko pisu batean plazarik eman. Díaz Vieco-k, (2015) gertaera honen inguruan bere iritzia ematen du. Tutoretza sisteman zentzu eta logikarik gabe, adin txikikoak direnean adingabeak tutoretzapean hartzen dira baina 18 urte betetzerakoan erabateko abandonuan uzten dira (in Bascuas, 2020).
Gainera, gazte honek azaltzen duenez, ikasketak amaitu gabe, lan esperientzia eta lanik gabe irteten da harrera etxetik, eta diputazioak ez dio laguntzen. Ondorioz, bere etxera itzultzearekin batera, lanean hasteko ikasketak uztera behartuta ikustearen beldur da. Miguelena et al.,-k (2018) dioten bezala, tutelaturik egondako gazte ohiek beraien adineko beste gazteekin alderatuz, hezkuntza-maila baxuagoa izan ohi dute. Ildo beretik, dakigunez pertsonen hezkuntza eta prestakuntza-maila eragin handiko faktoreak dira gizarteratzean edo gizarte-bazterketan (Subirats, 2004), baina Mallon-ek (2007) gehitzen duenez, babes sistemako gazteentzako, funtsezko faktore dira. Era berean, Melendro-k (2011 in Bascuas, 2020) kolektibo honen eskola porrotaren tasa altuaren ondorioz, enplegu-aukera oso mugatuak izaten dituztela azaltzen du. Hau gutxi balitz, gaztea adin txikikoa zenean banandua izan zen familiara itzultzera behartuta dago eta Fernández del Valle-k (2008) azaltzen duen bezala, auzi honen inguruan Espainian eginiko ikerketek diotenez, adin txikiko pisuetan egondako gazteen %60a harrera-etxetik irteterakoan segurutzat edo egokitzat jo ez zen familiara itzultzera behartuta ikusten dira, egoera aldatu den ziurtasunik gabe. (in Jariot, et al., 2015).
Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemaren hobekuntzak gehituz, gazteek oinarrizko sarean izandako esperientziak azaltzen dituzte eta honek eztabaida bat sortzen du. Izan ere, gaztetako batek, haren nerabezaroan izandako antsietate eta izu-atakeen aurrean harrera etxeak izandako jarrera kontatzen du. Bertako hezitzaileek ez zekiten zer egin, eta beraz ospitale psikiatriko batean amaitu zuen. Fernández-k (2003) azaltzen duenez, harrera-etxeetan bizi diren adingabeek portaerazko problematikari, arazo emozionalari eta arazo sozialari buruz dauden datu ugariek eta harrera amaitutakoan egindako jarraipen-azterlan eskasiek, zalantzak sortu dituzte egoitza-harrerako egonaldiak arazo horietakoren bat eragiten edo mantentzen duen jakiteko; esan bezala, ia ez baitago harrera-etxeko egonaldiak zer arazo mota eragiten dituen egiaztatzen duen ikerketa zehatzik.
Profesionalen elkarrizketekin amaituz, harrera etxeko zuzendariaren ustez, gazteak harrera etxetik irteterakoan, beraien adin berbereko edozein gazte baino askoz helduagoak dira. Hormazábal-ek (2016, in Rodríguez, 2019) dioenez, hau, harrera etxeetako gazteek 18 urte betetzerakoan, ordura arte babesten zituen babes-sistematik irtetera derrigortuta daudenez, beraien independentzia-prozesua nahitaez hastera behartuta daudelako da; eta beraz, egoera horretan, Cuenca et al., autoreek “berehalako heldutasunaren” fenomenoa ematen dela diote. Ondorioz, gazte hauek, helduarorako trantsizio-aldi laburragoa, konprimituagoa, bizkorragoa eta askoz arriskutsuagoa bizitzen dute (López, et al., 2013 in Rodríguez, 2019; Stein, 2006).
Azkenik, gehitzekoa da, elkarrizketatutako profesional batek maila nazionalean, gazteak Haurrak eta Nerabeak babesteko sistematik irtetean egiten duten ibilbidea ikertzen dela baieztatzen duela. Pallín-ek (2018) ordea, Espainian, tutelatu ordeei datu-baseen bidez jarraipen bat egin ahal izateko sistemarik ez dagoela adierazten du; eta ondorioz, zailtasun handiak daudela kolektibo sozialaren egungo egoerari buruzko informazioa lortzeko.
Egindako ikerketetatik hainbat ondorio desberdin atera daitezke. Hasteko, elkarrizketetan ikusitako esperientzien ondoren, argi dago Bizkaiko zein Espainiako gobernuak, tutelatu ohi bakoitzarentzako emantzipazio pisuetan plaza bat izan beharko lukeela. Hala, Adin txikikoak Babesteko Sisteman egondako gazte guztien etorkizun segurua ziurtatu ahal izateko. Modu honetan, ez litzateke prestakuntza programen beharrik egongo, eta gazteen prestakuntza, emantzipazio pisuetan behin gazteek 18 urte bete ondoren egingo litzateke. Hala, adin txikikoak direnean, beste auzi garrantzitsu batzuk lantzeko aukera egongo litzateke.
Hau horrela ez balitz, garrantzitsua izango litzateke harrera etxe bakoitzak beraien erabiltzaileetan oinarrituriko prestakuntza programak sortzea, eta hauek diputazioarekin batera koordinatuz aurrera eramatea. Izan ere, profesionalek diotenez, askotan ezin dira gazteak irteerarako prestatu, diputazioak azkenengo momenturarte ez baitu gazteen etorkizuna erabakitzen. Beraz, diputazioarekin koordinatzea ezinbestekoa da gazteen irteera egoki bat ziurtatzeko. Honetarako, emaitzetan azaldu den bezala, ezinbestekoa da harrera etxeetako hezitzaileek gai honekiko formazio bat izatea.
Behin hau eginda, berebizikoa izan beharko litzateke nerabeekin, jasotako prestakuntzaren inguruan hitz egitea eta programaren eraginkortasunaren inguruan jardutea. Izan ere, elkarrizketetako emaitzei erreparatuz, argi dago gazteek eta profesionalek oso iritzi desberdinak dituztela. Alde batetik, gazteek, jaso duten prestakuntzaren inguruan urria izan dela sentitzen dute, eta kasu batean ez da inolako prestakuntzarik egon. Bestalde, profesionalek ez dute ikuspuntu hori eta haien ustez prestakuntzak ahalik eta hoberen egiten dira. Gainera, gazteen ustez diputazioak hobetzeko gauza asko ditu. Hezitzaileen ustez berriz, legeak esaten duena betetzen dute eta ahal den guztia egiten dute adingabeen onerako.
Egoera honen aurrean, gehitzekoa da, ikerketa honetan soilik hiru gazteren eta bi profesionalen ahotsak entzun direla, eta beraz, auzi honen inguruan ikertzen jarraitzea komeni da. Hala nola, bai profesionalen eta bai gazteen lagin handiago bat erabiliz. Gainera, interesgarria izango litzateke diputazioak berak, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistemaren parte izan diren gazteen jarraipen bat egitea. Hala, egiten den lanaren eraginkortasuna eta hutsuneak identifikatu ahal izateko.
Acedo, I. (2021). El proceso de transición a la vida adulta de jóvenes en centros de emancipación a través de la perspectiva de los profesionales en la comunidad valenciana. [Doktorego tesia. Universidad de Valencia] Trobes. Enlace
Bascuas, T. (2020). El derecho de los NNA tutelados a ser preparados para la vida independiente. [Gradu amaierako lana. Universidad Pontificia de Comillas] Repositorio Comillas. Enlace
Bàrbara, M. (2009). ¿Quién me ayuda a hacerme mayor? El acompañamiento socioeducativo en la emancipación de los jóvenes extutelados. Educación social: Revista de intervención socioeducativa, 42(2), 61-72.
Balcazar, P., González, I., Gurrola, M. eta Moysén, A. (2013). Investigación cualitativa: Características. Hemen: Investigación cualitativa (22-28. orr). Universidad Autónoma del Estado de México.
Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor, de modificación parcial del Código Civil y de la Ley de Enjuiciamiento Civil. Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado (Actualización 2015). Enlace
Ley 26/2015, de 28 de julio, de modificación del sistema de protección a la infancia y a la adolescencia. Agencia Estatal Boletín Oficial del Estado. Enlace
Cuenca, E., Campos, G. eta Goig, R. (2018). El tránsito a la vida adulta de los jóvenes en acogimiento residencial: el rol de la familia. Educación XX1, 21(1), 321-343.
Dávila, G (2006). El razonamiento inductivo y deductivo dentro del proceso investigativo en ciencias experimentales y sociales. Laurus: Revista de Educación, 12, 180-205.
Giménez, M. (2019). Programas para la vida independiente en el contexto de los servicios de protección en la infancia y juventud en el Estado español. [Gradu amaierako lana. Universidad de las Islas Baleares] DSpace. Enlace
Ormaetxea, I. eta Ibaibarriaga, L. (2017). I Estudio del perfil y necesidades sociales de las personas jóvenes (18-23 años) valoradas por el Servicio Foral de Valoración de la Exclusión Social de Bizkaia. IOK Laboratorio de Trabajo Social (in press).
Jariot, M., Sala, J. eta Arnau, L. (2015). Jóvenes tutelados y transición a la vida independiente: indicadores de éxito. Revista Española de Orientación y Psicopedagogía, 26(2), 90-103.
Fernández, J. (2003) Acogimiento residencial: ¿innovación o resignación?. Journal for the Study of Education and Development, 26(3), 365-379.
Karim J. (2020). Psyché y polis: retos sociales-políticos-psicológicos de la educación. Global Knowledge. Enlace
Miguelena, J., Dàvila, P. eta Naya, L. (2018). Percepciones de jóvenes procedentes del sistema de protección sobre los itinerarios educativos que siguen niñas, niños y adolescentes atendidos en acogimiento residencial. El caso de Gipuzkoa. XVI Congreso Nacional Educación Comparada Tenerife. Enlace
Noreña, A., Alcaraz-Moreno, N., Rojas, J. eta Rebolledo-Malpica, D. (2012): Aplicabilidad de los criterios de rigor y éticos en la investigación cualitativa. Aquichan 12(3), 263-274.
Pallín, T. (2018). El proceso de emancipación de los jóvenes extutelados/as y sus dificultades. [Master amaierako lana. Universidad de las Islas Baleares]. DSpace. Enlace
Rodríguez, R. (2019). Escuchando su voz. La experiencia de jóvenes extutelados/as en el proceso de tránsito a la vida adulta. [Gradu amaierako lana. Universidad de La Laguna]. Riull. Enlace
Sevillano, V., Ballesteros, A. eta Gónzalez, J. (2020). Programa de Transición a la Vida Adulta. + Calidad, 23(2), 56-68.
Amaiur Belategi Madina, email: amaiurb.m7@gmail.com